BESTELAKOAK

“Bi Harriz Lau Xori” jaialdia hasiko da bihar Biarritzen

Biarritz Culture-k eta Euskal Kultur Erakundeak Bi Harriz Lau Xori jaialdiaren edizio berri bat ondu dute, bihartik larunbatera bitarte. Hala, bihar bertan, Oier Guillanek idatzitako Hau da nire ametsen kolorea ikuskizuna taularatuko Rouge Eléa konpainian Le Colisée aretoan, 20:30etik aurrera.

Obrak, musika, antzerkia, dantza eta zirkua uztartzen ditu. Horretaz gainera, Hau da nire ametsen kolorea hildakoei eskainitako dantza da.

Egin dantza, bestela geureak egin du, zioen Pinak. Abiapuntu hori hartuta, emakume batek bizirauteko egiten  du  dantza. Bere oinordekotza kulturala deitzen du bizitza ospatu eta dantzatzeko. Berarentzat handiegia den jaka bat, sokak eta oihalak, arbasoetatik jasotako objektuez baliatuta irauteko dantza bat abiatzen du, instintuz egindakoa, gorputzak oroitzen dituen mugimenduez. Desagertutakoen memoria bizi dadin egindako dantza euforikoa”.

Beste hiru ekitaldi egingo dira jaialdiaren baitan: 23an, Eric Truffaz Quartet eta Muskulo taldeen kontzertua; 24an, Francoren bilobari gutuna antzezlana eta 25ean, Idurre Azkuek eta Joseba Irazokik Dantza Gurea ikusgarria aurkeztuko dute.

Informazio gehiago: eke.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button