MUSIKA

The Mani-Las, The Limboos, Rufus T. Firefly eta Toundrak “Jazpana!” jaialdiaren X. edizioan joko dute

Beasaingo Jazpana! Fest jaialdia urriaren 26 eta 27an egingo da Bernedoeneako Parkinean, eta antolatzaileek, dagoeneko, iragarri dute zeintzuk taldek joko duten hamargarren edizio honetan, zeina askotariko estiloekin ondu duten.

Urriaren 26ko kontzertuak, 21:30etik aurrera hasiko dira, eta hauexek izango dira oholtzan: Pho-Bo (Beasain), Giante (Gastezi), Voltaia (Katapulta Tour Gipuzkoa Zirkuituko parte-hartzailea, Zumaia), Toundra (Madrid), La URSS (Andaluzia) eta Lie Detectors (Donostia).

Larunbatean ostera, 19:00etan hasiko da emanaldia: Noir Socha (Ordizia) , Serrulla (Katapulta Tour Gipuzkoa Zirkuitoko parte-hartzailea, Donostia), Jamie 4 President (Madrid), Vulk (Bilbo), Aitor Etxebarria (Igartza Musika zikloaren baitan) , The Limboos (Madrid/Galizia), The Mani-Las (Maika Makovski, Olaia Bloom eta Mariana Pérez), Rufus T. Firefly (Madrid) eta El Txef_A (Gernika) jaialdia ixteko.

Bestelako jarduerak ere izango dira: “Food Truck gunea izango da, eta baita afaltzeko egokituta izango den karpa bat ere. 2016an ekindakoari jarraituz, baita ere, Beasaingo Udalarekin batera Trakamatrakak, musika birziklapenarekin, sormena eta irudimenarekin, musika aniztasuna eta ingurugiroarekiko errespetua batzen dituen proiektuak, haur eta gurasoentzat tailerra eskainiko du”.

Jazpanak bertako taldeak eta talde bereziak uztartuko ditu aurten ere, jaialdiaren helburuak nahasketa hori bilatzen baitu: “Herriko eta inguruetako taldeei jendaurrean jotzeko aukera eskaintzea, ohikoak ez diren taldeak ikusteko aukera ematea, eta betiko moduan, jaialdiaren ezaugarri nagusi den doako ekintza izatea”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button