BESTELAKOAK

Amparanoia, Zea Mays, Bernardo Atxaga eta Koldo Almandoz, Ondarroako Marabilli Festibalean

Urriaren 5,6,7 eta 8an egingo da IV. Marabilli Festibala, eta ordura arte orandik asko falta bada ere, antolatzaileek ja iragarri dituzte jaialdian parte hartuko duten zenbait sortzaileren izenak.

Hala, musikari dagokionez, Amparo Sánchez musikariak Madrilgo Lavapiés auzoan eratutako  Amparanoia fusio taldeak joko du festibalean. Horretaz gainera, Zea Mays bizkaitarrek Harro lana aurkeztuko dute, taldearen 20. urteurrenean.

Literaturaren harira, Bernardo Atxagak Gogoeta bat harri baten inguruan jaialdirako propio idatzitako hitzaldia emango du.

Ikus-entzunezkoei dagokienez, emanaldia berezi bat izango da: Koldo Almandozen Sipo phantasma filma batean aurkeztu du arrasteko itsasontzi.  “Ordubeteko itsas-bidaia bat, zinemagile banpiro baten saiakera metafilmikoa, film fantasma bat da. Aurkitu eta berriz bilatzera daramaten bilaketen istorio bat. F.W. Murnau eta haren Nosferatu filma”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button