BESTELAKOAK

Plateruena abenduan sutan izango da

Durangoko Plateruena aretoak kultura egitarau zabala atondu du abenduan. Programa horretako hainbat ekitaldik, gainera, bat egingo dute 46. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokarekin.

Hala, abenduanduaren 2an Durang(h)ots Jam Session izango da Diego Galaz biolinjolea gonbidatua izango delarik. Hilaren 3an, berriz, Governors eta Eratu rock taldeek joko dute.

Abenduaren 4arekin, Durangoko Liburu eta Diskoa Azokaren harira onduriko egitarau hasiko da. Egun horretan, igandea, Gartxot filmaren aurkezpen jaia egingo dute 13:00etan eta gau partean, berriz, Kerobia arituko da, 22:30ean.

Abenduaren 5ean ere, bi ekitaldi izango dira: Dantza, musika eta olerkiak uztartzen dituen Gorpitz ikuskizuna,13:00etan, eta Ze Esatek taldearen kontzertua, 22:30ean.

Hilaren 6an, halaber, 13:00etan Ganbara euskal folk rock taldeak emanaldia emango du, eta 22:30ean Esne Beltzaren txanda izango da.

Hilaren 7an, Gaztezulo Festa egingo dute Plateruenan. Ekitaldiaren barruan Bidehuts diskoetxeko bi taldek joko dute: Jupiter Jon eta Lisabök, 22:30ean.

Azkenik, hilaren 8an, 12:30ean Joseba Jakaren Omenezko Herri Lasterketaren sari banaketa egingo dute, eta 18:00etan, Etxe eta Akrobatak musikariak arituko dira. Horrekin Durangoko azokaren ildora atonduriko ekitaldiak amaituko dira.

Halere, hainbat hitzordu izango dira abendua amaiera arte, tartean, Decapitated eta Aborted metal banden kontzertua 9an, Senegaleko dantzak 10ean, edo Urteko Azken Bertso Saioa 29an, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Sustrai Colina eta Julio Sotoren eskutik.

Abenduko egitarauaren xehetasun guztiak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button