BESTELAKOAK

Ahotseneak aurtengo deialdia zabaldu du

Durangoko Azokan Ahotsenea izaten da, euskaldun sortzaileen gunea 2008. urteaz geroztik. Aurten ere Landako eraikinaren alboan izango da. Dagoeneko zabaldu du aurtengo deialdia. Hala, bertan parte hartu nahi duten musikari, idazle, argitaletxe eta bestelakoak euren izena emateko parada daukate.

Ahotsenean parte hartzeko bi eskakizunak bi dira: aurkeztu nahi den  lana euskarazkoa izatea, eta 2012n plazaratutakoa izatea. Horretarako, ordu erdiko tarteak daude, aurkezpenak zein zuzeneko ekitaldiak egiteko.

Aurtengo edizioa abenduaren 6an, 7an, 8an eta 9an egingo dute 10:30etik 22:30era. Egitarauan parte hartzeko: “Eskariak e-posta bidez baino ez dira jasoko eta iritsi ahala beteko da ordutegia. sortzaile guztiok aukera berberak izango dituzue; telefono bidez ezingo da izenik eman. telefono bidez argibideak baino ezingo dira eskatu”.

Informazio gehiago jaso nahiz izanez gero sartu blogean: www.ahotsenea.net

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button