MUSIKA

M. Ward musikari estatubatuarrak Azpeitian joko du ostegunean

AEBetako M. Ward (Matthew Stephen Ward) musikari estatubatuarrak Azpeitiko Sanagustin kulturgunean joko du ostegunean, 21:30etik aurrera. Portland hiriko musikariak indie, folk eta country doinuak jorratzen ditu.

Kalifornian jaioa, 1990eko hamarkadaren amaieratik Oregon estatuko Portland hirian bizi da; 1999an argitaratu zuen, hain justu, bere estreinako lana, Duet For Guitars #2. Harrezkeroztik, beste bederatzi lan plazaratu ditu, azkena 2015ean, More Rain, Merge Records diskoetxeak plazaratua.

Nortasun handiko musikaria da, eta bere proposamenean blues, country, folk eta rock n’ roll estiloetako zantzuak antzeman daitezke. Izan ere, sustraidun folkaren zalea da Porlandekoa, eta zaletasun hori bere jotzeko eran ere nabaritzen da, blues eta folk musikari aitzindariek erabilitako Fingerpicking teknikaz baliatzen baita. Soinu hori gaurkotzen saiatzen da bere diskoetan eta ekoizten dituen lanetan, tartean, Mavis Staples taldearekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button