MUSIKA

Los Mambo Jambo, Hot Potato Blues Band eta Ispirit, Musikagela Weekend festan

Musikagela Weekend  Musikagela zerbitzuak ondutako musika festa da. Musikagela, hain zuzen,  Donostiako musikariei zuzendutako zerbitzua da. Donostia Kulturaren arabera, “Donostia Kulturak eskainitako eta Buenawista Prolleckziom’s Elkarteak kudeatutako zerbitzu honek hiriko musika jarduera sustatzea eta dinamizatzea du helburu eta, horretarako, entsaiatzeko eta kontzertuak egiteko lokalak, ikastaroak, master class-ak, etab eskaintzen ditu”.

Bada, intxaurrondo Kultur Etxean egingo den festa musikazale horretan hauexek parte hartuko dute: Los Mambo Jambo, “lehenengoz Donostian! eta 10. urtemugako biraren barruan”, Hot Potato Blues Band eta Ispirit. Halaber, los Mambo Jambo, igandean, Bilboko Kafe Antzokian ere izango da.

Los Mambo Jambo Dani Nel-lo saxofoi-jotzaile katalanak zuzendutako egitasmo dantzagarria da, zeinak musika estilo zaharrak uztartzen dituen, tartean, rock´hn’roll, rhythm & blues, surf eta swing. Dani Nel-lo, hain justu, iaz burututako Musikagela Fest jaialdian izan zen jotzen Dani Nel-lo y los Saxofonistas Salvajes proiektuarekin.

Hot Potato Blues Band, berriz, Gorka Azpiroz (Mojo Hand) musikariak aratutako blues egitasmoa da.

Azkenik, Ainhoa Eguiguren, Lidia Insausti eta Lide Hernando abeslariak Iñaki Miguel piano jolearekin batera abiatutako egitasmoa da Ispirit. Ibilbide luzeko taldea da, eta blues, soul eta gospel estiloetan mugitzen da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button