BESTELAKOAK

Tradizioaren traizioaz?

EHUko Udako Ikastaroetan Tradizioaren traizioaz? izeneko ikastaroa eskainiko da ekainaren 28an eta 29an. Ikastaroa Iñaki Goirizelaiak (EHU) eta Jon Mayak (Kukai Dantza Elkartea) zuzentzen dute.

Ikastaroak helburu zehatzak ditu: Tradizioa eta garaikidetasunaren arteko harremanari buruz azterketa egitea dantzan, bertsolaritzan, musikan,…; sormenak, berrikuntzak sortzen duen tradizioaren traizioaz azterketa egitea; digitalizazioak euskal kulturan sortzen duen eragina aztertzea; bai eta kultur arloan tradizioan oinarritutako berrikuntza egiteko prozesuen azterketa egitea ere.

“Dantza, musika, bertsolaritza, margolaritza, literatura, antzerkia, pastorala,… gure nortasunaren emozioak plazaratzeko eta komunikatzeko funtsezko elementuak dira. (…) Tradizioa eta garaikidetasuna, iragana eta etorkizuna, tradizioa eta sorkuntza… uztartzen ditugula. Baina horrek tentsioak, zalantzak eta eztabaidak ere badakarzkigu. Galdera asko sortzen dira eta askotan eztabaida beroak hainbat arlotan. Noiz itxuraldatzen dugu gure tradizioa, noiz egiten dugu garapen bat, noiz traizioa…? Nola eragiten dio horrek gure identitateari? Ze euskal identitate eraiki nahi dugu etorkizunari begira? Nola egin dezakegu hori? Nola eragiten dio euskal kulturari digitalizazioak?”

Aipaturiko galde sorta horren aurrean, hainbat adituk gogoetak plazaratuko dituzte, tartean,  Kirmen Uribe eta Joxerra Garzia idazleak, Pantxika Telleria dantzaria, Jon Sarasua bertsolaria, Idurre Eskisabel kazetari eta antropologoa, Xabier Erkizia eta Ruper Ordorika musikariak, Eva Ferreira (EHU) edota Irene Larraza (Etxepare Euskal Institutua).

Ikastaroaren gaineko xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button