BESTELAKOAK

Mendi literaturaz

2011ko Juan San Martin beka Haritz Monrealek jaso du, Mendi literatura: narratiba biografikoaren azterketa konparatiboa lanarekin.  

XIX. mendetik aurrera, eta Europan batez ere, zaletasun berri bat ageri da: mendiak afizioz igotzea. Jarduera berri honek eragiten dituen bizipen eta gogoetak biografiazko nahiz fikziozko idatzietan islatu izan dira, harik eta literatur genero propioa osatzeko maila duen arlo bat badela kontsideratu den arte. Mendi literatura, edo zehatzago mendizaleen literatura, mendizale klubetako kroniketan, aldizkari espezializatuetako nahiz egunkarietako artikuluetan, biografietan, fikziozko kontaketa laburretan eta eleberrietan, eta baita poesian ere biltzen da.

Honako ikerketa narratiba biografikoan zentratuko da. Lehenik, kanonikotzat jo daitezkeen mundu mailako testuak aztertuko dira eta, ondoren, Pirinio mendebaldeko mutur honetako mendizaleen testu biografikoak  (euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez idatziak).

Haritz Monrealek Euskal Filologian lizentzia lortu zuen 1992an eta Ingeles Filologian 1995ean (Letren Fakultatea, EHU). Edinburgon Literatur Konparatuan eta Orokorrean masterra burutu zuen (1992-93) eta, egun, mendiko literaturekin harremana duen doktorego tesia egiten ari da EHUn.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button