BESTELAKOAK

Gaur hasiko dira “Poesia Vasca”-ren III. Jardunaldiak

Gaur hasiko dira Bilboko BBK aretoan (Kale Nagusia 19) erdal poesia ardatz duten III. jardunaldiak. Galatea taldearen Tatuaje Literarioak izeneko errezitaldiak tarteko, 20:00etan. Jardunaldiok hitzordu poetikoekin josita datoz eta hilaren 23ra bitartean iraungo dute.

Bihar, berriz, Geurean irakurtzen eta atzealdean G. Celaya izeneko zita izango da. Bertan, Jose Gonzalez Arangurenek eta Jose Fernandez De La Sotak parte hartuko dute. Jose Ramon Zabala Agirrek, aldiz, ekitaldia gidatuko du.

Irailaren 21ean, Amancio Prada eta Juan Carlos Mestre izango dira Hitzaren Goraipamena lelopean. 22an, Hegaztien Oihua ikus-entzunezko muntaketa ikusi ahalko da. Bertan, Miguel Cuadradok, Marina Perezek eta Pablo Gonzalez De Langarikak esku hartuko dute. Azkenik, 23an, Tachia Quintanarrek Blas De Otero errezitatuko du.

Ekitaldi guztiak 20:00etan hasiko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button