BESTELAKOAK

Bilbo Zaharra Forum ekimenean herri-literatura ardatz

Jardunaldiok hiru helburu bete nahi dituzte. Lehena, euskal literaturaren historian hain inportantea den ahozko literatura aurkeztu, erakutsi, gogoratu eta aintzat hartzea. Bigarrena, haren gaurkotasunaren berri eman eta haren modernitatea aldarrikatzea. Eta hirugarrena, gogoko eta ezinbesteko jotzen den produkzio hori entzunaraztea.

Hitza izango da ekitaldiotako protagonista, errezitatzaileen eta bertsolarien ahotsetan. Ahozko literatura eta musika (bertsoak eta kantak) uztartuz ekitaldi barnerakoiak eta, batez ere, hurbilak landu nahi dituzte antolatzaileek.
Egitasmoaren funtsa da bertsolaria zein koplaria eta musikaria elkartu, eta harreman horretatik sortzen den giro bereziaz gozatzeko aukera eskaintzea.

Hala otsailaren 3an, Maialen Lujanbio, Judith Montero eta Xabier Erkiziaren Ornitorrinkus egitasmoa ikusi eta entzun ahalko da. Otsailaren 10ean, Betibizi, zaharra berri izenburuko jarduna egingo dute Kepa Junkerak eta Xabier Amurizak. Otsailaren 17an, antzerkirako tartea zabalduko da Ander Lipus eta Jon Maiaren Erregea eta bufoia lanarekin. Martxoaren 3an, Bertsoen zirrikituetan barrena saioa osatuko dute Amets Arzallus, Odei Barroso eta Sustrai Colinak.

Bilbo Zaharra Forum-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button