BESTELAKOAK

“Alegiazko bidaien kontakizun-lehiaketa” Oihaneder Euskararen Etxearen eskutik

Aurten ez dago Aste Santuko oporraldirik, ezarrita baitago derrigorrezko itxialdi hau. Halarik ere, Oihaneder Euskararen Etxeak irudimenarekin bidaiatzea proposatzen dizue Alegiazko bidaien kontakizun-lehiaketa ekimenaren bidez. “Izan ere, bidaien kontakizunak, ipuinak, kronikak, nobelak…edozein hizkuntzaren literatura tradizioaren parte dira, eta euskaraz ere adibide ederrak ditugu. Genero ederra, ezbairik gabe, sarri irudimenarekin baino ez dena jorratu, norberaren etxetik irten gabe, alegia. Edo akaso Jonathan Swift-ek Gulliver ospetsuaren bidaia-leku guztietan egon zen?”

Hauxe da eskatzen dena: 3000 karaktere inguruko kontakizunak (ipuinak, kronikak, egunerokoak,…) oihaneder@oihaneder.eus helbidera bidali beharko dira. Apirilaren 20ra arteko epea izango duzue irudimenarekin bidaiatzeko.

100€, 50€ eta 30€ko bonoak izango dituzte zain Gasteizko Zuloa eta Mara-Mara liburu-dendetan gastatzeko.

Animo eta bidaiatu!!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button