MUSIKA

Sumisión City Blues eta Fiachras taldeak aurrez aurre

Sumisión City Blues eta Fiachras taldeek erdibana grabatu duten EPa argitaratu du Tolosako Bonberenea Ekintzak diskoetxeak. Fiachras talde gipuzkoarrak folk erritmoak bildu ditu; Sumision City Blues arabarrek, berriz, country-folk kutsuko doinuak.

Diskoetxearen arabera, “Kakaztutako gizartearentzako musika liluragarria da. Altruismoa eta giza laguntza hutsa. Arabarrak eta gipuzkoarrak besarkada batean bat eginik, binilo eta odolezko besarkada”. Horretaz gain, bi taldeek abestiak egiteko duten gaitasuna azpimarratu du diskoetxeak: “Tipo hauek egungo eszenan erdi ahazturik dagoen zerbaitetan dihardute: abestiak egiten”. Azkenik, binilozko formatu txiki honen egokitasuna ere nabarmendu du.

Sumisión City Blues Gasteizen eratu zuten 2009an hainbat estilotako musikariek: Iñaki Urbizu Pela (ahotsa); Iñigo Azazeta Anti (gitarra); Joseba Baleztena (gitarra); Kike Lafuente Penike (baxua); eta David Marín (bateria). “Mink Deville eta Cicatriz-en arteko ezinezko gurutzaketa”.

Bestalde, Fiachras 2006an sortu zuten Artola (ahotsa); Jesuli (bateria); Aperri (baxua); Txus (gitarra eta ahotsa); eta Aldanondo (gitarra eta ahotsa) musikariek. Taldekideek folk, country eta rock doinuak uztartzen dituzte. “Musika zuzena, benetakoa eta sinplea. Single honetan, moldaketa berezirik gabe. Baxua, gitarra eta bateria”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button