BESTELAKOAK

Gizarte komunikazioari eta giza sareei buruzko hausnarketa artistikoak, Bilbon

Ostiralean eta larunbatean, hilak 25 eta 26, Trenbide-pasagunea. Ekintza 2.0. Teknologia eta Gizarte Komunikazioa izenburuko jardunaldiak egingo dituzte Bilboko San Frantzisko auzoan.

Antolatzaileen arabera, Gizarte komunikazioari eta giza sareei buruzko hausnarketa-egunak izango dira. Horretarako askotariko jarduerak ondu dituzte, tartean, hitzaldiak eta topaketak.
Kultur- eta gizarte-berrikuntza lortzeko, estrategiak sortuko dituzte harremanetarako tresna gisa, hainbat esparrutako pertsonen artean bizipen bereizgarri eta kualitatiboak sortuz: Community managers, irakasleak, gastronomoak, koreografoak, sukaldaria…

Hala, San Frantzisko auzoko hainbat areto, denda, jatetxe eta bestelakoetan hamaika jarduera izango dira. Ostiralean, hauexek ikusteko aukera izango da: Erakusketa eta bideo-performancea, Bihotzen, 13:00etan; bideoak, Dando La Brasa jatetxean, 18:00etan; ikus-entzunezko instalazioa, Mongolia Gunean, 19:00etan; dantza, Udaltegian, 20:00etan, eta performancea, Sarea gunean, 23:30ean.

Larunbatean, halaber, ondokoak ondu dituzte:Ekintza grafikoa, Ciclos La Ferro saltokian,13:00etan, ordu berean erakusketa bat inauguratuko da Marzana 16 tabernan; bideoak, Peso Neto tabernan, 19:00etan; trobalariak, Marzana 16 tabernan, 20:00etan; eta amaitzeko, ikus-entzunezko happening-a, Saren gunean, 22:30ean.

Informazio gehiago: recetasculturales.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button