BESTELAKOAK

Xiru festibala asteburu honetan gauzatuko da

Jaialdia martxoaren 26an hasiko da, arratsaldeko 14:00etan Ikas pedagogia zentroarekin haurrentzat antolatutako musika, kantu eta antzerki emanaldi batekin. Ondotik, 21:00etan, Ütürzabala ikusgarria izango da Irabarnen. Ander Lipus antzezle bizkaitarra, Xiberoko Suak konpainia, Uztaro arte tailerra eta Sustrai Colina bertsolaria hor izango dira, besteak beste, Limousin eskualdetik edota Italiatik etorritako gomitatu batzuekin batera.

Larunbatean, 10:30ean, Gotaineko Herriko Etxean, Munduko bazterren nazioarteko gailurra izango da. 16:00etan aldiz, Mikel Laboari buruzko Hegoak ebaki banizkio… dokumentala erakutsiko da musika omenaldi batez horniturik. Ondotik, Bazterresak gaualdia ospatuko da Gotaineko gela handian. Ipuinak entzuteko parada izateaz gain, Ekialde arte xedearen lehen emanaldia ikusgai izango da. Ikusgarri hau ekialdeko 4 ibarretan gaindi ibiliko da: Xiberoa, Nafarroako Erronkari, Alto Aragoiko Anso eta Echo, Biarnoko Aspe Ibarra. Parte-hartzaileak: Jeremi Garat, Peio Cachenaut, Jean-Charles Sans, Mixel Etxekopar, Amaren Alabak, Francis Burguburu eta Jean-Christophe Arrayet. Gaualdian Limousin aldeko Bernard Combi-ren olerki irakurraldia eta Telami italiar taldearen emanaldiarekin bururatuko da.

Xiru festibalaren edizio berria martxoaren 28an, igandearekin burutuko da, besteak beste musikaz lagundu pilota partida batekin eta Maika Etxekopar eta Helene Jacquelot-en antzerki eta kantu ikusgarriarekin, Guy de Maupassant idazlearen Boule de Suif obran oinarritua. Arratsaldean, kontzertu eta dantzaldiak Biarnoko, Italiako, Goi-Aragoiko eta Xiberoko taldeekin.
Ander Lipus, Xabi Strubell eta Miren Gaztañagaren Eta nik ere sagar bat daramat nire baitan antzerki-permorfancea ere igande arratsaldean izango da.

Eke-k bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button