BESTELAKOAK

Irati Bediagak Mikel Zarate saria irabazi du

Galdakaoko Irati Bediagak idatzitako Beldarren hegaldia ipuinak irabazi du Mikel Zarate haur literaturako saria. Bizkaitarrak 3.000 euro jasoko ditu, eta liburua udazkenean plazaratuko da. Aurtengo edizioan, 16 lan aurkeztu dira, eta epaimahaiak Bediagarena aukeratu du.

“Lehen pertsonan idatzitako narrazioa da: Nahia 10 urteko neskatila bat da, inguruak bultzatuta ballet ikasteko izena ematen duena, baina ez da oso eroso sentitzen dantza klasikoan. Haurtzaroan izaten diren beldur eta konplexuak umorez eta trebeziaz lantzen ditu, baita haurraren bizitzako alderdi desberdinak ere: lagunartea, familia, barne mundua… Guztia ere sentiberatasunez eta alaitasunez kontatuta”.

Bediaga 1990ean jaio zen Galdakaon eta saritutako lan hori da bere estreinako liburua. Irakasle ikasketak egin ditu, eta egun Hezkuntzaren Psikologiako masterra egiten ari da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button