MUSIKA

Leioako XIX. Pop Rock Lehiaketan finalistak erabakita

Leioako XIX. Pop Rock Lehiaketako XIX. edizio honetan, 46 taldek hartu dute parte. 38 Pop Rock talde eta 8 Metal talde; 4 Leioaztarrak, 20 Euskal Herrikoak eta 26 beste jatorri batzuetakoak izan dira, gainera 6 talde Euskara Saria atalean aurkeztu dira.

Metal modalitatean honako hauek izan dira finalerako izendatutako taldeak: After Life (Barakaldo) eta 4 Villains (Berango).
Pop Rock modalitatean, berriz, honako hauek: Bye Bye Lullaby (Salamanca) eta Lemozine (Bartzelona).
Halaber, Euskarazko abestirik onena sari bereziaren irabazlea hurrengo taldea izan dugu: Desira (Desira abestiarengatik).
Eta azkenik, Leioako Udala saria: Herio taldearentzat izan da (Leioa).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button