BESTELAKOAK

Bilborock aretoko unerik onenak

Bilboko Udalaren Bilborock aretoak 23 urte bete ditu, eta garai hori ospatzeko, urte hauetan guztietan bizi izan diren unerik onenak sare sozialetan partekatzeko deia egin zaie bilbotarrei. Tarte horretan, 6.000 ekitaldi baino gehiago egin dira, 1.900 musika kontzertu eta 1.500 antzezlan. Milioi bat pertsona baino gehiago izan dira Bilborock-en.

Bada, hori guztia ospatzeko, nahi duenak bere oroitzapenak eta bat-bateko argazkiak partekatzeko aukera edukiko Bilborock-en Facebook-en. Parte hartzen dutenen artean txeke-opari bat zozketatuko da.

Beste aldetik, Bilboko Udalak, Bilborock-en bitartez, beste ekimen bat jarri du abian, 18 eta 35 urte bitartezko gazteentzat, sare sozialen bidez beren sorkuntzak, proposamenak eta ekimenak zabaltzeko. Hortaz, “modu akustikoan kantatzeko abestiak, etxean egin daitezkeen jarduera berrietarako ideiak, hitzorduak, lehiaketak, dantza ikastaroak eta gimnastika ariketak” izan daitezke proposamenak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button