MUSIKA

Belako taldearen klip berria

Belako taldeak Render me numb, trivial violence izenburuko hirugarren diskoa plazaratuko du uda ostean. Bada, iragan maiatzean, disko horretan bildutako Render Me Numb doinuaren klipa zabaldu zuten mungiarrek, eta orain, gauza bera egin dute Over the Edge kantuaren bideoarekin.

Over the Edge abestia mota guztietako genero-indarkeriaren kontrako aldarria da. Kantu hori Render me numb, trivial violence diskoan plazaratuko da, El Segell de Primavera diskoetxearen bidez.

Laukote mungiarrak, halaber, makina bat kontzertu emango ditu mundu osoan zehar abendura bitarte: Los Angeles, Tokio, Mexiko DF, Paris, Berlin… Horretaz gainera, uda honetan hainbat jaialditan parte hartuko dute: Mad Cool, FIB 2017, Ezcaray Fest eta Santander Music Festival, besteak beste.

Ikus ezazue bideo berria:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button