ARTEA

Euskal Herriko emakumezko kantarien potretak

Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean Ez ditun hamahiru izenburuko erakusketa dago ikusgai otsailaren 3ra bitarte. Bertan, Euskal Herriko dozena bat emakumezko kantariei eginiko erretratuak ikus daitezke.

Erakusketa iragan abenduaren 17an inauguratu zuten. Ekitaldian Amets Arzallus bertsolariak parte hartu zuen. Izan ere, Arzallusek Maialen Lujanbioren argazkien harira eginiko bertsoekin ireki zuten erakusketa.

Hamabi kantariak honakoak dira: Maurizia, Estitxu, Maite Idirin, Amaia Zubiria, Maddi Oihenart, Lourdes Iriondo, Sorkun, Anari, Aiora Renteria, Maialen Lujanbio, Ines Osinaga eta Maite Arroitajauregi.

Beraz, Euskal Herriko herri musikaren garai ezberdinetako emakumezko ahotsen irudi bilduma interesgarria da Ez ditun hamahiru. Gogoratu, otsailean 3ra bitarte erakusketa zabalik dagoela.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button