BERTSOTAN

Legazpin, Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna

Apirilaren 10ean ospatuko dute Legazpin, Gipuzkoako Bertso Eskolen VII. Eguna. Bertso Eskolen Egunaren helburua izango da Gipuzkoako Bertso Eskolen arteko harremanak sendotzea eta elkar ezagutzea. Eta horretarako ekimenez beteriko eguna atondu dute bertan.

Goizeko 10:30ean Legazpiko plazan elkartuko dira Gipuzkoa osotik etorritako haurrak; 11:00etan ongietorri-aurreskua egingo dute Korosti eta Sustraiak dantza-taldeek, eta 11:15ean taldekako jolasak izango dira. 12:30ean kalejira egingo dute Legazpiko Batukadaren, Doinua Musika Eskolaren eta Legazpiko Bertsolarien eskutik.
Arratsaldeko egitaraua hasteko, zezenak eta ponyak izango dira Legazpiko trikitilari gazteek alaituta; 16:00etan ikuskizuna izango da Legazpiko frontoian eta 18:00etan emango zaio amaiera aurtengo edizioari.

Esatekoa da, Gipuzkoako 8.733 neska-mutiko inguruk jasotzen dituztela bertsolaritza-eskolak Gipuzkoako bederatzi bailaratan, eta 49 herritan banatuta dauden 130 ikastetxetan.
Lan handia eta ederra egiten ari da, bada!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button