BERTSOTAN

Lea-Artibaiko eta Durangaldeko onenak

Gorka Lazkanok irabazi du Durangaldeko Bertsolari Txapelketako finala. Horrela, udagoieneko Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela lortu du berriztarrak. Buruz burukoa Aitor bizkarra Ruizen kontra jokatu zuen.

Durangaldeko Bertsolari Txapelketako finalean hauek bildu ziren: Aitor Bizkarra Ruiz, Ander Gerrikaetxebarria San Anton, Ander Salaberria Alberdi, Beñat Romero Maguregi, Garikoitz Sarriugarte Onaindia eta Gorka Lazkano.

Eta Lea-Artibaiko Bertsolari Txapelketako finalean, Nerea Ibarzabal Salegik irabazi du txapela. Hango Finalistak, hurrengoak: Eneko Arrate Sololuze, Gorka Ostolaza Ikaran Potxis, Joseba Artza Zubillaga Urta, Lander Ibarluzea Bikandi Aitxulua, Nerea Ibarzabal Salegi eta Xabat Galletebeitia Abaroa

Horrela, Udagoieneko Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela lortu du markina-xemeindarrak.

Falta diren saioak hauek dira:Uribe Kosta, maiatzak 24, Getxon, Algortako Fadura kiroldegiko aretoan, 17:30ean; eta Enkarterri/Ezkerraldea, maiatzak 31, Zallan, 17:30ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button