BERTSOTAN

Lea-Artibaiko eta Durangaldeko finalak asteburuan

Ohiko kanporaketak egin ostean, asteburuan jokatuko dira Lea-Artibai eta Durangaldeko eskualdeetako finalak. Hala, zapatuan, 17:30ean, Ziortza-Bolibarren jokatuko da Lea-Artibaiko finala, eta Berrizen egingo dute Durangaldekoa igandean, 17:30ean.

Ziortza-Bolibarko frontoiko finalean kantatuko duten bertsolariak Eneko Arrate Sololuze, Gorka Ostolaza Ikaran Potxis, Joseba Artza Zubillara, Lander Ibarluzea Bikandi Aitxulua, Nerea Ibarzabal Salegi eta Xabat Galletebeitia Abaroa izango dira.

Durangaldeko finalean, honakoak: Aitor Bizkarra Ruiz, Ander Gerrikaetxebarria San Anton, Ander Salaberria Alberdi, Beñat Romero Maguregi, Garikoitz Sarriugarte Onaindia eta Gorka Lazkano Arrizubieta.

Bizkaiko Eskualdeetako Txapelketei buruzko informazio gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu