BESTELAKOAK

Udal Liburutegi Sareak “Emakumearen Eguna” ospatuko du

Gaur berton, Udal Liburutegi Sareak Emakumearen Eguna ospatuko du Bilboko Bidebarrietan eta horretarako zine forum saioa eskainiko du. Beste aldetik, neskatoen eta mutikoen arteko berdintasuna sustatzen duten testuak landuko dituzten umeentzako ipuin-kontalari saioak ere programatu dira.

Hala, Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren Gaietarako Sailarekin elkarlanean, Bidebarrietako Liburutegiak Zine Forum saioa jasoko du gaur, 18:30etatik aurrera.

Manuela Moreno zuzendariaren Camas izango da lehen filma. Horren ostean, Céline Telerman zinegilearen ¿Por qué las mujeres queremos más? film luzea programatu da. Emanaldien ondoren, Zinemakumeak Gara elkarteko Ana Gutierrezek eta Berdintasunaren Aldeko Bilboko Emakumeen Kontseiluko arduradunek solasaldia egingo dute ikusleekin batera.

Beste alde batetik, Bilboko Udal Liburutegi Sareak, umeei zuzendutako euskarazko lau ipuin-kontalari saio antolatu ditu, Zabalako, Castañoseko, Zurbaranbarriko eta Begoñako liburutegietan. Saio horietan, tolerantzia, errespetua eta, batez ere, neskatoen eta mutikoen arteko berdintasuna bezalako balioak sustatuko dituzten testuak landuko dira. Jarduera berezi horiek datorren larunbatean, martxoaren 7an, itxiko dira, Begoñako liburutegian programatutako Neska eta mutilen artean: mundu bat  saioarekin. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button