BESTELAKOAK

“Hitzez eta ahotsez” ekimenean, Iturriaga eta Amuriza

Bihar, martxoaren 17an, 19:00etan, Hitzez eta ahotsez ekimenaren barruan, solasaldi berezia izango da Plateruenean: Unai Iturriagaren Udaberririk ankerrena eta Amurizaren Bertso barriak Durangoko bonbardaketari jarriak hizpide izango dira.

Urtarrilean eman zitzaion hasiera Hitzez eta ahotsez ekimenaren III. Edizioari, Durangoko Arte eta Historia Museoan Xabier Amurizak egin zuen Zein ongi bizi zen Ulises izeneko bakarrizketa-elkarrizketarekin. Joan den hilean lehen solasaldi dialogikoan hainbat literaturzale batu ziren Udal Bibliotekan Durangaldeko zenbait idazleren testuak komentatzeko.

Hirugarren zita hau ( II.solasaldi dialogikoa), Plateruena Antzokian izango da, eta Zilar Asteko programazioan txertatuta dator. Saio honetan Unai Iturriagaren Udaberririk ankerrena komikia komentatuko dute bertaratuko direnek. Egileak ere hartuko du parte solasaldian.
Eta horretaz gain Xabier Amurizak Durangoko Bonbarketaz egindako bertso barriak ere berbagai izango dituzte berton.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button