IKUS-ENTZUN

Lanak entregatzeko epea zabalik Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Jaialdian

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 29. Astean parte hartzeko izena emateko epea ekainaren 10etik abuztuaren 15era bitartean izango da.

Film laburren kasuan 2017ko urtarrilaren 1aren ondoren egindako lanak onartuko dira, eta gehienez 30 minutuko iraupenarekin. Eta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 29. lehiaketan parte hartzen duten film luzeek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: 2017ko urtarrilaren 1aren ondoren egindakoak izatea, eta 30 minututik gorako iraupena izatea.

Bete beharreko baldintzak eta zer-nolako sariak emango dituzten jakiteko: Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button