ESZENA

Titirijai 2017, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia

Azaroaren 25etik abenduaren 3era luzatuko da aurten Titirijai 2017, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia.

Betiko lez, azaroko azken astean hasiko da Titirijairen aurtengo edizioa. Bere programazioaren barruan zazpi herrialdeko eta 4 autonomia erkidegoko 15 konpainia joango dira Tolosara, eta horien guztien artean 15 ikuskizun eskainiko dituzte. Lan guztiak haur txikiei, gaztetxoei eta helduei zuzenduko dira, hortaz, publiko mota guztiarentzat eginak dira antzezlanak. Kalean eta horretarako propio antolatutako aretoetan egingo diren ikusgarriez gain, haurrentzako eta helduentzako tailerrak ere garatuko dira.

Diogun bezala, Titirijai 2017, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren ateak 25an zabalduko dira. Egun horretan, Tolosan eta Eibarren izango da zer ikusi. Tolosan hiru lan ikusteko parada egongo da: Le Café Concert  (Fils De Fusta),  Aguas De Lavar (Teatro de la Plaza eta Teatro Por Um Triz), eta Identitats (Carles Cañellas). Eibarren, ostera, Michele Cafaggi konpainiak El hombre de la lluvia obra egingo du.

Datozen egunotan egongo den programazio osoa ikusteko: Titirijai

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button