IKUS-ENTZUN

“Laburbira”, euskarazko film laburren zirkuituan parte hartzeko epea zabalik

Sortzaileek euskarazko film laburrak bidali ahalko dituzte Laburbira ekimenera, abenduaren 21era arte. Jasotako lanen artean aukeratuko dira euskarazko film laburren zirkuituan eskainiko diren lanak. Zirkuituaren helburu nagusia “sortzaileen lanak ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten, eta era beran ikusleei gurean sortutako zineaz gozaraztea”.

XVI. Laburbira 2019ko martxoaren 18tik apirilaren 17ra izango da, eta oraindik zehaztu gabe dago zein herri bisitatuko dituen, baina joan den urtean 29 herritan ibili zen zirkuitua.

Lanen bat bidaltzeko baldin baduzue honakoak dituzue baldintzak: Filmek euskaraz egindakoak izan behar dute, 2016etik hona ekoiztutakoak, fikziozkoak eta 18 minututik beherakoak. Lanekin batera honako datuak bidali behar dira: sortzailearen datuak eta aurkezpen laburra (4-5 lerrotan bere ibilbidea, argazki eta guzti); filmaren sinopsia, bere fitxa teknikoa eta filma bera, euskarri digitalean (mp4, mov…)
Aukeraketa egiterakoan zenbait irizpide izango dira kontuan, hala nola publiko guztientzako lanak izatea, sortzaileen lurralde eta genero aniztasuna, genero ikuspegia, eta abar.

Laburbiraz gain, Topaguneak beste hiru egitasmo antolatzen ditu horretarako: Benito Ansola Saria, Durangoko Azokako Irudienea gunea eta Kameratoia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button