BESTELAKOAK

Liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerra

Galtzagorri elkarteak, Iruñeko Udalarekin lankidetzan, Biko-Teka, liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerraren seigarren edizioa antolatu du Iruñeko Kondestable jauregian, datorren urteko urtarrilaren 24tik 28ra.

2022ko ekimenean, Iñigo Astiz idazleak eta Maite Mutuberria ilustratzaileak hartuko dute parte. Biak elkarrekin lanean, honako ideia garatuko dute: liburu ilustratu bat nola pentsatu, idatzi, sekuentziatu, marraztu eta argitaratu daitekeen. Tailer horretara Antxiñe Mendizabal eta Inazio Mujika gonbidatuko dituzte euskal album ilustratuen edizioa bertatik bertara ezagutzeko.

Ilustratzaile eta idazleek bikoteka parte hartuko dute tailerrean. Interesatuta dauden idazle eta ilustratzaileak bakarka edo bikoteka aurkeztu daitezke. Bakarka aurkezten direnei bikotea aurkitzen ahaleginduko gara gero. Guztira, 8 bikote onartuko dira eta horiek tailerreko formazioa jasotzeko beka bana eskuratuko dute.

Interesa dutenek azaroaren 26a dute azken eguna beharrezko dokumentazioa aurkezteko.

Jakingarri guztiak, Galtzagorri elkarteak dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button