MUSIKA

Erizok hirugarren diskoa plazaratu eta agur esan du

Gasteizko Erizo punk rock taldeak trasteak utziko ditu. Dena dela, taldea desegin baino lehen Tres izenburuko diskoa argitaratu du. Diskoak bederatzi kantu biltzen ditu.

Punk rocketik edaten duen hirukote arabarrak Mikel Guinea teknikariarekin grabatu, nahastu eta masterizatu du diskoa 2011ko abendua eta 2012ko urtarrila bitarte. Diskoa taldearen bandcamp webgunean entzun daiteke.

Erizok 2008. urtean argitaratu zuen Disparando a Perros estreinako lana. Bi urte geroagoa, 2010. urtean, No Mientes la Bicha iritsi zitzaigun. Hirukotearen doinuetan Mission Of Burma edo Hüsker Dü punk talde klasikoen eragina nabaritzen den arren, soinu garaikidea duen taldea da eta, besteak beste, Shellac, Sugar, Nueva Vulcano, Inoren Ero Ni edo The Constantines banden diskoak entzuten dituzte.

Nabarmentzekoa dira ere kantuen hitzak. Roberto Bolaño, Kezanburo Oé, edo Josele Santiagoren letretatik edaten dute.

Amaitzeko, Asier taldeko abeslari eta gitarra jotzaileak proiektu berri bat ondu du bateria jotzaile batekin: Viva Bazooka. Bikotea dagoeneko hasi da kontzertuak egiten eta Don Caballero bezalako talde instrumental garaikideen parean koka daiteke.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button