BESTELAKOAK

“Parrapean-Komiki Egunak” jaialdiaren IV. edizioa

Parrapean-Komiki Egunak jaialdiaren laugarren edizioa gaur berton hasiko da Daniel Redondo (2017ko Joseph Camino Saria) marrazkilariaren lanetik ibilbidea egiten duen Tintazko itsasoan… branka haizeari!! erakusketarekin. Egitaraua urriaren 21ean amaituko da.

Urtero egiten duen moduan, Bilboko Udalak euskaraz egindako komikiari buruzko astea antolatu du. Programazioaren barruan, hitzaldiak, zine proiekzioak, argitaratu diren azken lanen aurkezpenak, erakusketak, tailerrak eta espezializatutako azoka bat bilduko dira.  

Goian aipaturiko erakusketaz gain, beste  bat ere izango da. Bigarren erakusketa hori urriaren 17an, inauguratuko da Begoñako Udaltegian, eta El balancín argitalpenari egongo da eskainita. Aste honetarako programazioak Gartxot marrazki bizidun filma ere jasotzen du, ostegunean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Urriaren 20an, Joao Miguel Lameirasekin eta Paulo Monteirorekin hitzordua ere antolatu da. Paulo Monteiro Portugalgo egungo eleberri grafikoaren adierazle nagusietakoa da, eta Banda Desenhada de Bejako (Portugal) nazioarteko komiki jaialdia zuzentzen du 2005etik. Miguel Lameirari dagokionez, komikiari buruzko hainbat azterlan teoriko egin ditu.

Parrapean-Komiki Egunak jaialdiaren aurtengo edizioa larunbatean, urriaren 21ean, amaituko da. Egun horretan euskarazko laugarren komiki azoka izango da. Bertan, Benito Lertxundik aurkeztuko duen Asisko Urmenetaren Eusklabo alaiak, Julen Ribasen Santa Familia eta Roger Seiter eta Eric Catarina frantsesen Zulo bat oroimenean lanen aurkezpenak egongo dira. Azokaren barruan, eguerdiko 12:00etan, euskaraz egindako komikiaren Parrapean 2017 lehiaketaren sariak banatuko dira eta Daniel Redondo (Bilbo 1940) marrazkilariari ohorezko saria emango zaio. Jardunaldia musikaz eta hiriko dantzaz girotuta egongo da.

Programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button