BESTELAKOAK

Bigarren eskuko komikien azoka, Basaurin

Basauri Komik Azoka bigarren eskuko komikiaren eta bilduma zaletasunaren inguruko azoka egingo dute apirilaren 28an Basauriko Arizko Dorretxean lehendabizikoz. Bertan, hamahiru salmenta-postu izango dira. Feria hori Basauri Komik egitarauaren baitan dago.

Postuak 11:30etik 14:30era egongo dira zabalik, eta 17:00etatik 20:0etara arratsaldez. Bertan, bigarren eskuko argitalpenak, prezio merkean salgai egongo diren komikiak eta autoedizioak eskuratu ahalko dira.

Basauri Komik egitaraua Ganorabako komiki lehiaketarekin osatuko da, zeinak hamar urte beteko dituen aurten. Urteurren horren harira erakusketak, hitzaldiak eta bestelakoak izango dira.

Maiatzaren 2tik 30era egingo da, hain zuzen, Pozokoetxe Kultur Etxean, Ganorabako Komiki Lehiaketaren irabazleen lanen erakusketa. Maiatzaren 8an, halaber, Fernando Taranconek hitzaldia eskainiko du: Astiberri, pasado y futuro de la editorial. Hitzordua Arizko Dorretxean izango da, 19:00etan.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero: http://www.euskalnet.net/pozokoetxe/index2.htm

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button