BESTELAKOAK

Kalera Rock jaialdian talde eta ikus-entzule andana bilduko ditu

Larunbatean, hilak 25, Durangoko Landako Gunean Kalera Rock jaialdia egingo da. Bertan, jarraitzaile mordoa bildu ohi duten Euskal Herriko zazpi taldek joko dute: Trikizio, Betagarri, Des-kontrol, Habeas Corpus, Bizardunak, Vomito eta Ze Esatek. Horiei, Valentziako Obrint Pass gehitu zaie. Ekimenak elkartasun oihua izan nahi du euskal presoekin.

Larunbateko jaialdia 14:00etan hasiko da hainbat ekitaldi direla medio, hala nola, bazkaria, elektrotxaranga, graffitiak, puzgarriak, animazioa eta bertsolariak.

Gero, 17:00etan, guneko ateak irekiko dituzte kontzertuak ikusi nahi dituzten zaleentzat. Ordu erdi geroago emanaldiak hasiko dira: Trikizio, Betagarri, Des-kontrol, Habeas Corpus, Bizardunak, Vomito, Ze Esatek eta Obrint Pass.
Azken horiek, goian aipatu dugunez, Valentziakoak dira, eta 1993. urtean hasi ziren dultzaina bezalako instrumentu tradizionalak ska, reggae era hardcore doinuekin uztartzen. Hitzetan berriz, kritika sozial zorrotzak jaurtitzen dituzte. Ibilbide luze horretan zazpi lan argitaratu dituzte, azkena Coratge izenburukoa.

Jaialdiarekin loturiko xehetasun guztiak, ordutegiak, sarrerak eta bestelakoak Kalera Rock-en webgunean biltzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button