MUSIKA

“Kortxeak & Krispetak” musika eta zinema uztartuko dituen ekimena, Gasteizen

Musika eta zinema uztartzen dituen ekimenak bost urte beteko ditu aurten, eta azken urteetan bezalaxe, musika xede izango duten ikus-entzunezkoak eta Eskean Kristo taldearen kontzertu bat eskainiko ditu, Ohianeder Euskararen Etxearen eskutik antolatutako ekimenak.

Hala, bihar, uztailak 2, LOU, dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian dokumentalak emango dio hasiera zikloari. 19:30ean hasiko da emankizuna Ortuño Aretoan, eta filmak  80. hamarkadako  Humedecidos, OK Korral edota Las Lagartas talde mitikoetan abestu izanagatik ezaguna bihurtu zen  emakume baten bizitzara hurbilduko gaitu: Lou Olangua.  Bertan izango da gainera Izotz Barrio zuzendaria, proiekzioaren ondoren egongo den solasaldia dinamizatuz.

Asteazkenean, Falerina tabernan izango da ekimenaren hurrengo hitzordua. Bertan, Sri Lankako Matangi Maya M.I.A musikariaren bizitza jasotzen duen izen bereko lana proiektatuko da, 22:00etatik aurrera. Eta uztailaren 4an, toki eta ordu berean, Orion: The man who would be the king filma proiektatuko da, Elvis Presleyren imitatzaile “peripatetikoaren” ingurukoa, hain zuzen ere.

Eta ekimenari amaiera emateko, Eskean Kristo talde ezagunaren kontzertua Falerina lorategiko oholtzan, gaueko 21:30etan hasita.

Proiekzio guztiak gainera, jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, euskarazko azpitituluekin, Filmazpitekin elkarlanean.

Informazio gehiagorako, sartu ohianeder.eus webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button