IKUS-ENTZUN

“Korterraza Gasteiz” ekimenaren eskutik, hamaikatxo jarduera egunotan Gasteizen

Korterraza Araba, udan zehar Araban egiten ari den aire zabaleko film laburren ekimena, Artiumera doa gaurtik larunbatera bitartean.

Korterraza Gasteiz izenburua hartu duen ekimenak, publiko ezberdinari zuzendutako bost saiotan  38 film labur pantailaratuko ditu egunotan. Hala, gaur eta bihar, gaueko 22:00etan, 20 film labur eskainiko dituzte. Eta beste 9 etzi, 13an, gaueko 23:00etatik aurrera. Guztiak publiko zabalari zuzendutakoak izango dira baina gaztetxoenek ere izango dute bihar, uztailak 12, Korterraza Txikirekin azken ekoizpenekin gozatzeko aukera.

Gainera, musika kontzertuak ere antolatu dituzte egitarau horren barruan, eta Anaut, Daddy ‘s Funclub, Dead Sequoia, Sex Museum, The Brontës eta Contra Blues taldeen musikaz gozatzeko aukera eskainiko du Korterraza Gasteiz asteburuko programazioak.  Daddy ‘s Funclub, (Artiumeko barruko plazan, 19:00etan) eta Contra Blues (20:15ean, karpan) taldeen kontzertuak izango dira gaur.

Gaurkoan,  Arabako Laburmetraien Eguna ospatuko da, eta sei zinemagile arabarrek osatuko dute programatutako proiekzioen atala: Khuruf (Kepa Sojo); Pizza (Aitor de Kintana eta Iñaki Rikarte), Moda ( Imanol Ortiz), Annie & Carola, mi mejor amigo (Myriam Ballesteros ), Amargo era el postre (Diego H. Katarniuk) eta Beber (David P. Sañudo).  Azken hau, Jon Plazaola protagonista duen film laburra, Korterraza Gasteizen estreinatuko da.

Egunez eguneko programazioaren xehetasunak ikusteko, joan korterraza.com web atarira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu