BESTELAKOAK

Hiru eguneko kulturen topaketa “KulturAire” jaialdian

Azaroaren 10ean, 11n eta 12an, euskal kultura garaikidea eta beste kultura batzuen arteko trukea egiteko helburuarekin, Bilbao 700 Fundazioak KulturAire jaialdia, Herri Kultura Garaikideen Nazioarteko lehenengo topaketa antolatu du Bilbon. Lehenengo edizio honetan kultura eskoziarra eta flamenkoa izango dira gonbidatuak.

KulturAiren jardueraz betetako programa antolatu da eta “esperientziak aztertu eta eztabaidatuko dira nazioarte mailan izen handia duten profesional hauekin: Donald Shaw (Celtic Connections Jaialdiko zuzendaria), Greg Lawson (Albatross Song), Faustino Núñez (flamenkologoa), Jagoba Santos Yago (gitarrista), Guiomar Fernández (Historian lizentziatua eta flamenkoan aditua) eta Asunción Pérez Choni (flamenko-dantzari eta koreografoa)”.

Elk:Aireizketak izeneko esparru zabalduko da aukeratutako kulturez hitz egin eta esperimentatzeko. “Helburua da gonbidatutako kultura bertoko kultura batekin harremanetan jartzea, sinergiak eta lan egiteko modu berritzaileak ezarri ahal izateko”.

Topaketak iraun bitartean, ikuskizun bat egongo da egunero, gonbidatutako herri kultura garaikideetako bakoitzak ikuskizun artistiko bat egingo du. Gaur, azaroaren 11n, Asunción Pérez Chonik Compás de espera bere ikuskizuna eskainiko du; eta KulturAire amaitzeko, azaroaren 12an, Jagoba Santos, Yago,  gitarrista arituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button