BERTSOTAN

Julio Soto berriz txapelduna Nafarroan

Julio Sotok Nafarroako Bertsolari Txapelketa bigarren aldiz irabazi du, Iruñean egin zen finalean. Betiko legez, saio ederra egin zuten taulara igo ziren zortzi bertsolariek, eta 1.300 bertsozalek emandako giroarekin, bertsolaritzaren festa handia izan zen dena.

Finala buruz burukoan erabaki zen eta Julio Sotoren eta Xabier Silveiraren arteko aldea txikia izan zen. Azkenean, Sotok lortu zuen puntuaziorik altuena (759 puntu), eta gero atzetik, Xabier Silveira. (754,5 puntu) eta Estitxu Arozena (527,5 puntu) sartu ziren. Geroago, Jon Barberena (515,5 puntu), Julen Zelaieta (512,5 puntu), Xabier Terreros (507 puntu) eta Eneko Lazkoz (495 puntu) sailkatu ziren.

Manolo Arozenak Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakari ohiak eman zion txapela Sotori eta honek, azken agurrean sufritzen ari diren guztiei eskaini zien.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button