BESTELAKOAK

“Santiago Ezkerra: bizitza eta lanak” liburua sareratu du Euskaltzaindiak

Euskaltzaindiak Santiago Ezkerra: bizitza eta lanak liburua jarri du interneten. Argitalpen digital hori Iker/Jagon-tegiak atalaren baitan dago, eta Bildumak sailaren barruan kontsulta daiteke, Euskaltzainak bilduman.

Liburua Euskaltzainak bildumaren 11. zenbakia da eta Andres Iñigo euskaltzainak paratu du. Bertan Santiago Ezkerra Beltza (1925-2009) Etxarri Aranazko euskaltzainaren ibilbidea eta bere lanen hautaketa bat jasotzen da.

Ezkerrak artikulu asko idatzi zuen; liburuan 1954-1986 urteen bitartean Zeruko Argia, Príncipe de Viana eta Goiz-Argi aldizkarietan argitara eman zituen 127 bildu dira. Osagarri gisa, Norbert Tauerri idatzitako gutun sail bat txertatu da argitalpenean. Testuen transkribaketan, egileak erabilitako grafia errespetatu da.

Bestalde, Euskaltzaindiak Euskal Herriko Udalen Izendegia argitaratu berri du oraintsu. Euskal izenen ikerketa du xede, bai antroponimoena (ponte izenak, deiturak…) bai toponimoena (kale izendegiak, etxe izenak, exonimia…). Libururaren azalean jasotzen denez, “(…) Izen horiek bildu, sailkatu, ikertu eta arautu ondotik, beharrezkotzat jotzen du Euskaltzaindiak izenen forma zuzenak plazaratzea, euskararen erabileran eta normalizazioan eragina izan dezaten. Hori da, hain zuzen ere, Izenak bilduma honen xedea”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button