BERTSOTAN

Gai-jartzailetzarren inguruko lehen webgunea

2008an sareratu zen gai-jartzailetzarren inguruko lehen webgunea eta geroztik, bere bidea egin duen arren, hilabetetako arazo teknikoak tarteko, web gune berria sortu da eta honezkero sareratuta dago.

Webgune berriak, aurreko webguneak bezala, saioen eta gaien gune dakar, gaiak bilatzeko datu base batekin batera. Bertso saio bat osatzeko interesgarriak izan daitezkeen gogoetak, iritziak eta gomendioz betea dator. Ariketaz ariketako gogoetak, gaien ingurukoak eta saioa osatzen hasteko eman beharreko urratsen ingurukoak.

60 egituratik gora proposatzen dira, bertsolari eta gai kopurua kontutan hartuta.

Azkenik, blog bat ere badu webguneak, eta bertan, gai-jartzailearen, plazaren eta entzun edota ikusitako saioetako gaien inguruko iritziak bilduko dira.

Bertsonal trainerrek ere, orain arte bezela, etenik gabe jarraituko du bertsolarien entrenamendu zerbitzua eskainiz.

Azkenik, sare sozialetan, facebook eta twiterren, eguneroko gaiak proposatuko dira. Eta horrekin batera, eguneko irudiaren atala ere badu, argazki bidez proposatzen den gaia izango da atal honi dagokion funtzioa.

Hasi erabiltzen hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button