LITERATURA

Miguel De Unamuno Saiakera sariketan parte hartzeko azken egunak

Bilboko Udalak Miguel de Unamuno Saiakera Sariketaren beste edizio baterako deialdia deitu du. Aurten, deialdi berri honen originalak jasotzeko epea apirilaren 30ean itxiko da.

XXIII. edizio honetan, berriz ere, bi modalitate antolatu dira, gaztelaniazkoa eta euskarazkoa, eta biek 6.000 euroko saria izango dute.

Partaidetza, euren lana Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean aurkezten duten edozein nazionalitatetako saiakeragileei dago zabalik. Lehiarako lanak, gai librekoak, argitaratu gabeak eta aurretiaz saririk jaso gabeak izango dira eta 100 folioko luzera izango dute gutxienez (DIN A-4 formatuan normalizatuta, Times New Roman letra mota edo baliokidea, 12 letra tamaina), 1,5 espaziotan idatzita.

Miguel de Unamuno Saiakera Sariketaren XXII. edizioan parte hartzen duten egileek beren lanak formatu digitalean bidali beharko dituzte Udalaren web orriaren bidez, www.bilbao.eus/unamunosaria helbidean (bertan ere badituzue oinarriak).

Aurreko edizioan, euskarako modalitatean Oskar Gaztelu izan zen irabazlea Heriotzari aurrez aurre begira lanarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button