BESTELAKOAK

Malkei Festibala egingo da Orbara herrian

Larunbatean, uztailak 19, Orbaran (Nafarroa), Malkei Festibala egingo da, eta jaialdian Maialen Lujanbio bertsolariak eta Anari, Iñigo Cabezafuego eta Joseba Irazoki musikariek parte hartuko dute.

Festibalean kanpin-denda jartzeko aukera izango da, bai eta bestelako azpiegiturak ere, izan ere, bazkariak, merkatua, mendi irteerak eta bestelakoak ere atonduko dira.

Kontzertuen harira, Iñigo Cabezafuego Camina Conmigo bakarkako estreinako lan grabatzen ari da, eta Irazoki antzera ari da. Berakoak, hain zuzen ere, Ager Insunza (gitarra), Jaime Nieto (baxua), Igor Telletxea (bibrafonoa) eta Iban Urizar (tronpeta) musikariekin aritu da estudioan.
Bi horiekin batera, Anari eta Maialen Lujanbio arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button