MUSIKA

Kobrazulo, Paint Fume, Warbly Jets eta Night Beats taldeek Bermeon joko dute

Bemeoko Beleza Malandra  aretoak asteotarako ondu dituen kontzertuen berri eman du. Hala, bihar, pub rock eta blues estiloak “basatiki” uztartzen dituen Antzuolako Kobrazulo taldea izango da Bermeoko ostatu horretan, 22:00etatik aurrera.

Maiatzaren 24an, halaber, Paint Fumes taldeak joko du, 20:30ean. Estatubatuarrek “punk & roll trufari, gazte eta baldarra” jotzen dute.

Eta hil honetarako ondu dituzten kontzertuekin amaitzeko, Beleza Malandrak emanaldi berezia prestatu du Bermeoko Kafe Antzokian, Night Beats eta Warbly Jets estatubatuarrekin.
Night Beats Seattle hirian eratutako hirukotea da, eta nazioarteko rock psikodelikoaren eszenan mugitzen den talde garrantzitsuenetakoa da.

Warbly Jets, bestalde, Los Angeles hiriko taldea da, eta “rock & roll undergrounda” jorratzen du. “Azken boladan entzun dugun sorpresa handiena da”, azpimarratu dute Beleza Malandrako kideek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button