MUSIKA

Koban taldearen proposamen eklektikoa

Koban 2015ean eratu zen Donostian. Taldeak euskal kultura, musika elektronikoa eta swinga uztartzen ditu, egitasmo eklektikoa haizatzeko. Bada, oraintsu, estreinako lan homonimoa plazaratu dute gipuzkoarrek.

Kobanek Congo Square izenburuko single autoekoiztua plazaratu zuen 2017an, eta orain iraupen luzeko estreinako lana argitaratu du. Diskoak 11 doinu alai eta dantzarako aproposak biltzen ditu. Kantuotan swinga, jazza, bluesa, euskal kultura, elektronika eta sanplerrak nahasten dira emakumeen ahotsekin.

Izan ere, bost emakume dira taldekide, eta bost horien arteko ahotsen jolasak taldearen ezaugarri nagusia dira. Hartara, Elektroswing etiketa erabiltzea aproposa litzatzeke.

Diskoa crowdfunding bidez burutu dute. “Kobanen disko hau azken hiru urteetan gure ondoan egon diren guztiei eskaini nahi diegu. Arlo musikal eta teknikoaz gain, egunero gure babes diren lagun, bikotekide, pisukide eta senideei bereziki. Horiek gabe ezinezkoa baita horrelako proiektu bat aurrera eramatea”.

2017ko irailaren eta 2018ko martxoaren artean grabatu dute diskoa, Arrasateko SHOT! eta Elektrika Grabaketetan, Iñaki Bengoa Landaluze eta Ander Barriuso Muñoa teknikarien gidaritzapean. Nahasketak, Ander Barriuso Muñoak eta Mikel Makalak burutu dituzte.

Hauexek osatzen dute banda: Eli (pianoa eta ahotsa), Onintza (trikitixa eta ahotsa), Rakel (sintea eta ahotsa), Xalba (gitarra elektrikoa), Joseba (elektronika) eta Esti, Jone eta Maddi (koroak eta perkusioa).

Maiatzaren 19an, Mutrikuko gaztetxean izango dira lan berri hau aurkezten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button