MUSIKA

Klaxons eta We Are Standard gaur izango dira Bilbon

Bilbon jolasten ari den Munduko Saskibaloi Txapelketaren harira, zenbait kontzertu ondu dira egunotan. Hala, gaur bertan, irailak 1, Klaxons ingelesak eta We Are Standard bizkaitarrak izango dira, 21:00etatik aurrera, Bilboko Areatzan. Iragan larunbatean, berriz, Dj Jazzy Jeff estatubatuarra izan zen.

Hirukote ingelesak Love Frecuency lana aurkeztuko du. Hirugarren disko horretan pop kutsuko doinu elektronikoak jaso dituzte. Halere, nahiko kritika txarrak jasotzen ari dira, esaterako, Pitchfork webgune ezagunak oso nota baxua jarri dio diskoari: 5,1. Bestelako kritikek ere iritzi nahikoa kaskarrak bildu dituzte. Hortaz, ikusi beharko da zuzenean nola defendatzen duen hirukote gazteak disko berri hori.

We Are Standard bizkaitarrek, ostera, dantzarako pop doinu biziak joko dituzte. Azken boladan, gainera, The Clash talde mitikoaren bertsioak egiten ari dira zuzenekoetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button