BESTELAKOAK

Euskal dantza erakustaldiak izango dira uztailean Bilbon

Dantza Plazetan egitarauak lau euskal dantza erakustaldi handi eskainiko ditu uztailean Arriaga Plazan. Ikuskizunak larunbatez edo igandez izango dira, 19:00etatik aurrera. Hain zuzen ere, larunbatean, uztailak 2, izango da lehendabiziko erakustaldia Santutxuko Gaztedi Dantzari Taldearen eskutik.

Uztaileko gainontzeko emanaldiak honako talde hauen eskutik eskainiko dira: Basauriko Edurre Dantza Taldea (uztailak 10); Basurtuko Beti Jai Alai (uztailak 16) eta Uribarriko Salbatzaile Dantza Taldea (uztailak 23).

Bilboko Dantza Plazetan egitarauak urtean zehar Bilboko auzo guztietako plazatan burutzen den arren, uztailean ohikoa da erakustaldiak eskaintzea Arriaga Plazan. Horrela, emanaldiak arratsaldez, 19:00etatik aurrera, izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button