BESTELAKOAK

Kultura-kritikarako eta sormen-idazketarako tailerra

Urte honetako ekainaren 3tik 10era garatuko da Gasteizko Montehermoso Kulturunean Kultura-kritikarako eta sormen-idazketarako tailerra.
Kritika Praktikoa arte garaikidearen, teoria kritikoaren eta kultura-teoriaren gaineko tailer bat da. Idazketak berekin dakarren subjektibotasunean sakontzea eta horren gaineko gogoeta egitea du xede. Tailerra teorikoa eta praktikoa izango da, hau da, gogoeta, irakurketa eta eztabaida kolektiboa praxi gisa hartuko dira. Helburua ez da berehalako emaitzak lortzea izango, etorkizunean haziak ereitea eta auto-kontzientzia formak sustatzea baizik.

Bertatik oso testu interesgarria bidali digute: “Kritika Praktikoaren bigarren edizio honek gure gizartean kritikak duen funtzioaren gaineko gogoetarekin jarraituko du. Kritikaz hitz egiten dugunean, bi mugimendu kontraesankor ageri dira. Alde batetik, sareko gizarteak sustatzen duena zera da, edozein pertsonak altxa dezakeela ahotsa, iritzi bat eman, analisi bat egin, edo besterik gabe, erakargarriak edo berritzaileak iruditzen zaizkion kultura-formak aipatu.
Itxuraz kritikoa den azalpen horrek kritika tradizional idatzia goitik behera aldatu du aldizkarietan, eta bereziki, zinemaren eta musikaren alorretan. Bestalde, kritikaren heriotzari buruzko sirena-kantuak datozkigu; kritika kazetaritza-informazioak eta publizitatearen, marketinaren eta komunikazioaren mendeko joerek ordezkatu dutela diote. Paradoxa hori James Elkins kritikariak azaldu zuen What Happened to Art Criticism? testuan. Arte-kritika ez zen sekula hain ahul egon, eta paradoxikoki, testuen ekoizpena ez zen sekula hain ugaria izan. Eta zer esan dezakegu arte garaikidearen edo arte eszenikoen pixkanakako diskurtsibizazioaz? Horrek kritika indartsu dagoela esan nahi du? Edo alderantziz, kritikaren gaitasun analitikoa beste bitartekotza-figura batzuetara joan dela esan nahi du?”

Kritika Praktikoa kritikariei, kritika idatzia egin nahi duten guztiei (hainbat arlotan: artea, zinema, literatura, dantza eta abar), komisarioei, ikertzaileei, idazle esperimentalei eta adierazpen-bide gisa idazketan interesa duten artista guztiei zuzenduta dago

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button