MUSIKA

“Katapulta Tour” jaialdian, Ainhoa Larrañagaren kontzertua Hondarribian

Ainhoa Larrañagaren kontzertua izango da Hondarribiko Bikingo Egunaren harira ekainaren 22an, Hondarribian antolatu duten egun osoko programazioan, Katapulta Tour Gipuzkoa 2019 zirkuituko jaialdiarekin bat eginez.

Hitzordua Butron Pasealekuan iluntzeko 20:00etan izango da. Eta euria egingo balu, Soroseta frontoian egingo da kontzertua, gainerako ekitaldiekin batera.

Go!azen telesaileko Eli da Ainhoa Larrañaga (Hernani, 2000) eta 2016tik herriz herri ibiltzen da izen bereko antzezlanarekin. Baina oraingoan, jazz, neo-soul edota swing musika ekarriko du artista polfazetikoak Katapulta Tour festibalera.
18 urteko gazteak Joxan Goikoetxea edota Iker Laurobaren ondoan hainbat kolaborazio lan egin ondoren, orain  ibilbide berria hasi du musikaren munduan eta bakarkako diskoa kaleratu du.
Larunbatean bere ondoan, Amaia Miranda, Garazi Esnaola, Haritz eta Iker Lauroba musikariak izango ditu.

Bikingo Egunaren barruan, bestalde, hainbat ekitaldi antolatu dituzte surf kultura bultzatu nahian.

Programazio osoa eta informazioa guztia, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button