IKUS-ENTZUN

Zinema eta jazza elkarrekin, Gasteizen

Bizan sarearen eskutik Udako Gauak antolatu dira berriz ere, aire zabaleko zinemarekin eta jazzarekin gozatzeko xedez. Betiko legez, saioak publiko guztiarentzat irekiak izango dira, adin guztietako jendeak aisialdi une bat parteka dezan.

Programazioa ekainaren 21ean hasiko da, asteazkenean, ¡Canta! 2 animaziozko filmaren emanaldiarekin. Santa Barbara plazan izango da, 22:15etik aurrera. Film horrek, izen bereko zinta arrakastatsuaren jarraipena denak, Ana Milan, Luis Tosar eta Miguel Ángel Muñozen ahotsak ditu, bai eta publiko zabalak ezagutuko dituen abestien errepertorioa ere.
Datorren astean, ekainaren 27an, musikak hartuko dio lekukoa zazpigarren arteari, jazz kontzertu didaktiko batekin (La historia del jazz a traves de sus protagonistas), Vital Fundazioa Kulturunean (Dendaraba), 18:00etan.

Azkenik, udako zinema uztailaren 12an itzuliko da, Mis queridísimos hijos filmarekin, Laudio plazan (Zaramaga) 22:15etik aurrera. Komedia frantsesa da, Alexandra Leclèrek zuzendua, eta Josiane Balasko eta Didier Bourdon aktoreak (César sariaren irabazleak) ditu protagonista.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button