BESTELAKOAK

“Basque Metal Country” egitasmo berria

Euskal heavy metal musikari begirako proiektu berria jarri da martxan.
“Zazpi probintziaz osaturiko gure lurralde txiki honetan metal banda asko sortu eta desagertu dira. Batzuk ibilbide laburrekoak izan dira, eta beste batzuk bide oparoa egin dute. Hala nola, Euskal Herrian, Espainian edo Frantzian, Europan nahiz mundu zabalean. Nazioartera jauzia eman duten bandak oso gutxi dira. Mundu mailako metal eszena aberatsean zer esana eman eta lekua egitea benetan zaila da”.

2014an gure metal eszena nazioartera begira jartzea du helburu Basque Metal Country egitasmoak. Interneti esker, mugak gainditzea errazagoa da. Horretarako, bilduma digitalak osatzeko asmoa dute antolatzaileek, sarearen bidez Euskal Herrian jorratzen dena nazioartearen eskura jartzeko. 2006an Herriko Burdina webzinearen izenean argitaratu zuten Altzairu Gorria bildumarekin hasitako bidea berreskuratu nahi dute

Parte hartzeko, Euskal Herriko metal taldeek ondoko irizpideak bete beharko dituzte: Euskal Herrikoa izatea; SGAE/SACEM elkarteetatik at egotea; Grabazio profesional bat argitaratuta izatea.

Bidali beharrekoa: Taldearen biografia laburra eta harremanetarako informazioa; Hiru abesti Mp3 (320) formatuan.

Aurkezten direnen artean, guztira 15 banda esanguratsuenek osatuko dute bilduma.

Parte hartzeko epea zabalik dago, apirilaren 7a bitarte!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button