BESTELAKOAK

“Pecha Kucha Night” ekimena egingo da Donostian

Pecha Kucha Night aurkezpen formatu bat da, non sortzaileek euren lanak aurkezten duten modu sinple eta informalean. Klein-Dytham Architecture-eko Astrid Klein eta Mark Dytham-ek sortu zuten Tokion 2003an, diseinatzaile gazteen topaketarako gune gisa.

Harrezkeroztik, formatua mundu osoko hirietara zabaldu da. Hala, larunbatean, urtarrilak 26, eta formatu horri jarraituz, Donostiako DOKA aretoan askotariko sortzaileak bilduko dira. Aurtengoa 11. edizioa izango da.

Hala, Yosigo argazkilariaren lanak paratuko dituzte, bai eta Angel Aldarondo Kosmikari videomaker-aren ikus-entzunezko obrak. Horretaz gainera, Donostiklub musika programako eta Buenavista elkarte musikaleko ordezkariak ere izango dira. GVCS taldekoak, berriz, hardware aske eta iraunkorraren inguruan arituko dira.

Berreibar kolektiboak, aldiz, eraikuntza industrial hutsak berrerabiltzea izango du hizpide, eta Tutomics taldeak komiki formatuko tutoretzak izango ditu aztergai. Horretaz gainera, Maite Arriaga artistaren lanak ere izango dira, bai eta Javi Pez eta Kurando Shoji ere Cinema Caravan izeneko ekitaldiarekin.

Azkenik, kontzertua izango da the Basement Tapes taldearen eskutik, eta gero disko jartzaileek musika jarriko dute: Gabon Japon eta TRYP3Z.

Ekimenari buruzko informazio gehiago jaso nahi izanez gero, sartu: pkndonostia.blogspot.com.es/.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button